aratz-lehengo-hezkuntza

Lehen hezkuntza

Lantzen diren proiektuak

GAITASUN ALTUAK SUSTATZEKO PROIEKTUA

Gipuzkoako hiru ikastetxeenetariko bat gara gaitasun altuko ikasleentzako kurrikuluma aberasteko proiektua aurrera eramateko diru-laguntza jaso duguna. Bertan, banaka, zein talde txikietan, ikasgaiak (robotika, matematika, natur zientziak…) eta proiektuak (erronka moduan) beraien behar metodologiko edota edukiei dagozkienak egokitzen zaizkie ikasle hauen ikasketa abiadura eta ezagutza berriak eskuratzeko motibazioa mantentzeko helburuarekin.

FUNTZIO EXEKUTIBOAK

Funtzio exekutiboak hainbat trebetasun eta prozesu kognitibo dira, ingurunera ondo egokitzea eta arazoak bideratzea ahalbidetzen digutenak, eskuragarri ditugun informazioak integratuz. Funtzio exekutiboak landuz, haurraren garapen kognitiboa hobetzen da. Horretarako, atentzioa, inpultsibitatearen kontrola, memoria, arrazonamendua, antolakuntza eta inhibizioa lantzen ditugu ariketa ezberdinen bitartez.

PENTSAMENDU ERRUTINAK

Ikasleari norbere ikaskuntza prozesuaren jabetza izaten laguntzen dio. (ikaskuntza aktiboa). Ikasleen pentsamendua antolatu eta egituratzen laguntzen diguten pausu sekuentziak dira. Haurrei nola pentsatu irakasteko balio dute antolatzaile grafikoen bitartez.

SOLASALDI DIALOGIKOAK

Liburuen inguruan hitz egitea oso jarduera aberasgarria da, baina gertatzen diren beste gauzei buruz ondo hitz egiteko ezinbesteko entrenamendua da tertulia dialogikoa. Beraz, ikasleei irakurritakoaren inguruan hitz egiten lagutzen badiegu, beraien bizitzan gertatzen diren gauzak adierazten lagunduko diegu.

IKASKUNTZA KOOPERATIBOA

Hezkuntza inklusiboa eta ikasketa kooperatiboa elkarri estu lotuta daude, bitartekorik eraginkorrenak dira guztientzako hezkuntza integrala lortzeko. Helburua hau da: lan kooperatiboko talde txikietan, elkarri irakasteko gai eta elkarri laguntzeko gai izan daitezela.

PROIEKTUEN BIDEZKO IKASKUNTZA

Taldeak ikasgai guztiak zeharka lantzen ditu, ikasleen gustuko gaia bati buruz ikertuz. Metodo honek talde-lana, komunikazioa, ekimena eta planifikazioa sustatzen du, ikasleak beraien ikasketa prozesu aktiboaren protagonistak izanda.

IZ

“Ikaskuntza eta zerbitzua” proiektuen helburua, ikasteaz gain, gizartearentzako onuragarria den zerbait sortzea da. Hauetan parte hartuz zentzu kritikoa, erantzukizuna, enpatia eta elkartasuna bezalako baloreak lantzen ditugu. Gure ikastetxean aurrera eramaten ditugun proiektuak oso potenteak dira, izan ere, sarituak izan gara “La Caixa” Fundaziotik.

lehen hezkuntza TUTOREAK

Aratz Ikastola - Símbolo

LH Irudietan

Aratz Ikastola - Símbolo

ordutegia

Goizeko 09:00etatik 12:30ra 
Arratsaldeko 14:30tik 16:30ra

 

Sartu/ateratzeko 5 minuturoko txandak errespetatu, mesedez

 

X
This site is registered on wpml.org as a development site.