Aratz Ikastola Logo

Nor Gara? Nortasuna

Irakasle zein gurasoen hausnarketetatik eraikitako Ikastola da Aratz, eta etorkizuneko euskal gizartea elkarrekin eraikitzea du xede. Etengabe ikasten eta birsortzen ari den komunitatea osatzen dugu, taldean lan egiten duena, profesionaltasunez eta inplikazio handiz.

Aratz Ikastolaren ardatza ikasle guztiek beren ikasketak euskaraz egin ahal izatea da, eta gure komunitatearen eragile guztiek dihardute lanean euskararen erabilpena egunetik egunera indartzeko asmoz.

Hernanin kokatuta dago Aratz Ikastola, eta argi daukagu gure ingurunea eta honekin kontaktua izatea baliabide pedagogiko interesgarriak direla, aukera eskaintzen baitigute haurraren errealitatea bere hezkuntza integralean txertatzeko.

“NORA GOAZEN ETA ZER BEHAR DUTEN GURE IKASLEEK HORRA MODU EGOKIAN IRISTEKO”

Aratz Ikastolan oso argi daukagu gaur egungo ikasleek era askotako gaitasunak behar dituztela etengabe aldatzen ari den munduan egoki moldatzeko. Horregatik, gizartean modu aktiboan parte hartzea bultzatzen dugu, pentsamendu kritikoa eta sormena sustatuz.

Kalitatezko hezkuntzarekin eta giza baloreekin konprometituta dagoen Ikastola gara, eta pertsonen zaintza da gure ikas komunitatea osatzen duten eragile guztien barne-motorra.

Ikastolen Elkartea logo

Talentuaren bila gabiltza

Bidal iezaguzu curriculima eta hitz egingo dugu